- Horrela, Bilboko Udalak 2025eko Aste Nagusiko kontzertuen kartela osatu du
- Olatz Salvadorren ñabarduraz beteriko musika estiloak eta Maren artista bilbotar gaztearen musikak lagunduko dute artista gasteiztarra, 23:30etik aurrera
Olatz Salvador eta Maren euskal artistek bat egingo dute Aste Nagusiko kontzertuen kartelarekin, Abandoibarran. Biak Kai Nakai artista gasteiztarrarekin batera igoko dira taula gainera, abuztuaren 16an, larunbatean, 23:30etik aurrera.
Olatz Salvadorrek, ñabarduraz beteriko bere musika estiloagatik ezaguna, 2024an estreinatu zuen bere lanik berriena, Zainak Eman, orain arteko elektronikoena; «Haragi bizitan» eta «Azken eguzki printzak» dira horien abesti batzuk. Maren artista bilbotar gazteak, bere aldetik, bere bigarren LPa estreinatu zuen 2024an, Qué lástima izenarekin, «Amaiera (Lo Que Te Espera)» eta «Corre, que el Rayo no te parta» singleekin.
Biek parte hartuko dute, abuztuaren 16an, larunbatean, Abandoibarrako kartela irekiko duen kontzertuan. Musika-programazioko bi agertokiko handienetako bat da espazioa, eta horren programazioa honako artista hauek osatuo dute: Janus Lester, Duplarekin batera; Coque Malla; Sorotan Bele, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera; Mocedades eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS); Alcalá Norte; Shinova eta Linaje.
Bestalde, Europa Parkeak, abuztuaren 20tik (asteazkena) 23ra (larunbata) bitartean, Rozalén eta Gatiburen emanaldiak (Gaztea-ren eskutik) eta Los 40 Sessions Aste Nagusia eta Fiestazo Megastar ikuskizunak hartuko ditu. Azken horretan, DJ eta artista ezagunak izango dira, hala nola, Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kbello.
Abandoibarrako agertokiak eta Europa Parkea, Aste Nagusiko gauetan protagonista, estilo eta gustu guztientzako musika entzungo den 9 guneetako bi dira.
Abandoibarrako eta Europa Parkeko kontzertuen egitarau osoa





























