Osasun Departamentuak arreta handiz jokatu behar dela esan du, tenperatura altuengatik astebete baino gehiagoz alerta egoeran egon ostean

Thermometer against sky with sun in hot weather.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) ohartarazi du arreta handiz ibili behar dela, batez ere ahultasun handiena duten pertsonak, tenperatura altuengatik osasun-alerta gorria gutxienez datorren asteazkenera arte luzatzen ari baita. Foru Komunitateak zortzi egun daramatza muturreko bero handiko egunak kateatzen, eta horrek are arrisku handiagoa dakar herritarren osasunerako.