Emakumeen*Etxeak eta Berdintasun departamentuak ekintza eta ekimenak martxan jarri dituzte Zarautzen

Udararen amaiera gerturatzearekin batera, Emakumeen*Etxeak eta Berdintasun departamentuak datozen hilabeteetarako ekintza eta ekimenak martxan jarri dituzte. Ekitaldi hauen baitan, Jabetze Eskolako ikastaroak nabarmentze dira. Guztira 7 ikastaro antolatu dira.  Ikastaro hauen bitartez, ikuspegi feminista batetik abiatuta, bizitzako hainbat aspektu landuko dira, hala nola, kirola, musika edo emozioen kudeaketa.

“Jabetze Eskolak hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzen digu emakumeoi. Ahalduntzeko leku bat, hau da, bizitza modu autonomo, indartsu eta gugan konfiantza izanda bizitzeko” adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak.