Eskola Bideak Zarautzen

Udalak ikasturtearen hasiera baliatu du Eskola Bideak berritu eta moldatzeko. Eskola Bideak, Lehen Hezkuntzako haurrak euren ikastetxeetara taldeetan eta modu seguruan joateko diseinaturiko ibilbideak dira. Hauen xedea da haurrak kaleetan segurtasunez eta autonomiaz mugitu ahal izatea eta espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzea da.

“Eskola-giroan mugikortasun aktiboa sustatzea tresna eraginkor bat izan daiteke herritarrak txiki-txikitatik jarduera fisikoak osasunari dakarkion onuraz ohartzeko”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Era berean, haurrak modu seguruan mugitu daitezenaren erantzunkisuna herritar guziena eginez, mugikortasun eredu seguru batek haurrak gero eta gazteago era autonomo eta seguru batean mugitu daitezen bultzatzen da”.

Eskola Bide hauek 2019an osatu ziren lehenengo aldiz. Orain, 2025ean, Udalak bide hauek berregin ditu, Zarautzek azken urteetan izan dituen aldaketak, adibidez Salberdin auzoa edo Gaztainpeko trenbide azpiko pasabide berria, ibilbide berrietan txertatzeko.

Udalak azterketa bat jarri zuen martxan udaberrian Eskola Bide hauen erabileraren inguruan. Azterketa honetatik ateratako datu eta ondorioak Mugikortasun Astearen baitan jakinaraziko dira.