Maria Ubarretxena sailburuak bilera-errondari ekin dio Madrilen

Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak bilera-errondari ekin dio gaur Madrilen, Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak uztailaren 15ean egindako Aldebiko Batzordean hartutako erabakiak abian jartzeko.

Aireportuetako Azpiegiturak Kudeatzeko Batzordea osatuko duten kideak adostu dira gaurko bileran eta datozen asteetan bilduko da lehen aldiz batzorde hori.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak Yolanda Diaz ministroa buru duen Ministerioari eskatu dio langabeziaren arloko eskumenen eskualdaketan aurrera egiteko.

Eusko Jaurlaritzak urrats garrantzitsuak espero ditu irailean.