Amref Salud África Fundazioa, 2025eko ‘Nafarroa’ Elkartasunaren Nazioarteko Saria

Amref Salud África Fundazioak irabazi du 2025eko ‘Nafarroa’ Elkartasunaren Nazioarteko 22. Saria, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Laboral Kutxarekin lankidetzan urtero ematen duena. Afrikako osasun-erakunde handiena da, 16 milioi pertsona artatzen ditu urtero, eta kontinenteko 35 herrialdetan dago.