Zarauzko Udalak dirulaguntzak emango dizkie udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten pertsonei

PRUEBA

Zarauzko Udalak dirulaguntzak emango dizkie 2025eko udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei.

Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.

Eskabideak aurkezteko modua:

  • Udaletxea (HAZ – Herritarren Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia 29)
    • Astelehenetik ostiralera, ostegunak izan ezik: 7:30etik 15:00etara
    • Ostegunetan: goizez 8:30etik 14:30era; arratsaldez 16:30etik 19:00etara.
  • Udal zerbitzu telematikoak.

Eskaera aurkezteko epea gaurtik urriaren 10era bitartean izango da.