Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko kontseilari Óscar Chivitek “Biharko ureztaketa” jardunaldian parte hartu du gaur. Cingralek antolatu du jardunaldia, Zaragozan, eta administrazioen eta ureztatzaileen komunitateen arteko elkarrizketa-foroa izan da, teknologia erabiltzaileen zerbitzura jartzeko beharrari buruz, uraren, energiaren eta ongarrien erabilera murrizteko. Gainera, ekipamenduen eta modernizazioen aukera berriei eta proiektu tekniko on bat izatearen garrantziari buruz eztabaidatu da.
Inicio
Albisteak-AN Chivite kontseilariak azpiegitura hidrauliko modernoak, jasangarriak, digitalak eta bideragarriak defendatu ditu Nafarroako...




























