Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak, Ertzaintzaren Txakur Unitateak eta Nafarroako Foruzaingoaren Txakur Gidarien Taldeak prestakuntza-jardunaldi bateratu batean parte hartu dute, lehergailuak detektatzen adituak diren txakurrak sustantzia horiek askatzen dituzten usainak aurkitzen treba daitezen.
Gaur, osteguna, goizean zehar, lehergailuak detektatzen dituzten txakurrentzako entrenamendu bat egin da Iurretako Polizia Zentroan, horien gidariekin batera.
Bertan Ertzaintzaren Txakur Unitateko lau txakurrek eta Nafarroako Foruzaingoaren Txakur Gidarien Taldeko beste bik parte hartu dute, Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearekin lankidetzan.
Ariketan, txakurrek hainbat lekutan ezkutatutako substantzia leherkorrak bilatu eta detektatu dituzte, euren gidariek gainbegiratuta, urruneko bilaketa- eta birbideratze-sistematikak hobetzeko, bai eta txakurren marka- eta fokalizazio-erantzun egonkorrak ere usain jakin horiek lokalizatzen dituztenean.
Txakur-unitateen arteko horrelako lankidetzak ohikoak dira, eta polizia-teknikak partekatzeko egiten dira.



























