Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako 9.000 profesionalek baino gehiagok 23,4 milioi euro jasoko dituzte gaurtik aurrera, 2025eko NPBaren saldoari dagozkionak

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gaurtik aurrera ordainduko du Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) lehen saldoa, 23.362.011,33 eurokoa, eta Foru Komunitateko 9.031 nekazari eta abeltzaini ordainduko zaie. Zenbateko hori NPB 2025eko laguntzen %90i dagokio.