Bizkaiko Foru Aldundiak BI-630 errepideko sarbideak berrantolatzeko obrak amaitu ditu Traslaviñako herrigunearen parean (Artzentales), hasieran aurreikusi baino hilabete arinago. 1.620.021,12 euro inbertituta, jarduketa horri esker nabarmen hobetu da bide-segurtasuna BI-630 eta BI-4613 errepideek bat egiten duten hiri-ingurune horretan. Halaber, foru-erakundearen konpromisoa berretsi da mugikortasun seguruago baten alde eta landa-inguruneetako bide-sarea pixkanaka hobetzen joatearen alde.
Jarduketa horretan, foru-erakundeak erantzuna eman dio Traslaviñako herriguneak puntu honetan zuen bide-segurtasunaren arloko arazo bati: BI-630 eta BI-4613 errepideen arteko bidegurutzea, azken bide hori baita San Miguel de Linaresera, Santa Cruzera eta udalerriko biztanle gutxiagoko beste gune batzuetara iristeko bidea. Bidegurutze zaharra biribilgune bihurtzeak posible egin du bidegurutzearen geometria, sartzeko maldak, biratzeko erradioak eta ikusgarritasuna hobetzea, trafiko-fluxu seguruagoa eta eraginkorragoa sortu da eta.
Biribilgune berriaz gain, oinezkoentzako ibilbide seguru bat ere egin da inguruko eraikinetara sartzeko; izan ere, oinezkoentzako bi pasabide semaforodun jarri dira, nahierako sakagailuekin. Bizkaibuseko beste geltoki bat ere jarri da, garraiobide publikoaren erabiltzaileak errazago iristeko moduan eta ingurune seguruago batean.
Obraren datu orokorrak
Obran, guztira, 1.620.021,12 euroko inbertsioa egin da. Hasieran ezarri zen epea 13 hilabetekoa izan zen; hala ere, 2024ko abenduan hasi eta 2025eko abenduan amaitu denez, aurreikusi baino hilabete arinago izan da.






























