“Donostiarra”, hiriaren etorkizunari buruzko aldizkaria

Diseño sin título – 1

Udalak argitalpen honen 90.000 ale banatuko ditu Donostiako etxebizitza guztietan

Udalak «Donostiarra» argitaratu du, herritar guztiei zuzendutako aldizkaria, Donostiako oraingo eta etorkizuneko proiektuen berri emateko.

«Donostiarra» aldizkariak Udal Gobernu Programaren proiektu garrantzitsuenak jasotzen ditu, modu argi eta atseginean, bere 38 orrialdeetan, donostiarra erdigunean jartzen duen hiriaren kudeaketa-eredu berriaren argazki zehatza eginez..

Argitalpen hau datozen asteetan iritsiko da hiriko etxe guztietara, paperezko formatuan, etxeko postontzien bidez, eta bertsio digitala udalaren webgunean deskargatu daiteke.

Funtsezko ekimenak hainbat arlotan: etxebizitza, mugikortasuna, segurtasuna, berrikuntza eta arlo soziala

Lotzen gaituen Donostia, Bizi dugun Donostia, Donostiarron Donostia eta Amesten dugun Donostia atalen azpian, argitalpenak gaur egungo eta etorkizuneko Donostia irudikatzen du, hiri konektatua, bere auzoei garrantzia ematen diena, garraio jasangarriko proiektu berriekin, gozatzeko espazioekin, etxebizitza sortzen duena eta aukerak eskaintzen dituena, bisitariari harrera egiten diona herritarra ahaztu gabe, pertsonak beren bizitzako etapa guztietan zaintzen dituena, munduari eta etorkizunari begiratzen dioten proiektuekin. Azken batean, donostiarrentzako Donostia.