Kultura eta Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusi Ignacio Apezteguía, Artzapezpikutzako bikario nagusi Miguel Larambebere eta Vianako alkate Yolanda González Vianako Santa Maria bisitatu dute gaur goizean, Errenazimentuko portada zaharberritzeko lehen faseko obren emaitza ikusteko. Lanak Vianako portada monumentalaren babes fisikoko elementuak berreskuratzea izan du helburu, eta urte honetako udaberrian zaharberritzen hastea aurreikusten da.






























