Erregistro Zibilak Foru Komunitatean dituen bulegoetan 89.000 pertsona baino gehiago artatu ziren 2025ean

Erregistro Zibilak Nafarroan dituen bulegoek 89.252 pertsona artatu zituzten, 35.814 espediente izapidetu zituzten eta 65.332 ziurtagiri eman zizkieten herritarrei 2025ean, hau da, aurreko urtean baino %7,8 eta %1,6 gehiago, hurrenez hurren. 2023. urtearen amaieran, dokumentu horiek bide elektronikoz izapidetzeko DICIREG sistema ezarri zen Foru Komunitatean. Horri esker, bigarren urtez jarraian, Erregistro Zibileko bulegoen jarduera-datuak lortu ahal izan dira, eta haien bilakaera aztertu. Ezarpen horrekin, %29 murriztu dira urtearen amaieran irekitako espedienteak.