Ezkerraldea Enkarterri ESIak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESIak erakutsi du Emakumeen Nazioarteko Egunarekiko eta Emakundek 2026 honetan bultzatutako kanpainaren leloarekiko konpromisoa: “EMAN LEKUA BERDINTASUNARI”. Kanpaina horren helburua da emakumeek esparru guztietan eskubideak irabazten jarraitzea.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eta osasun zentroetako profesionalek eguerdiko 12:00etan beren zentroen atarietara atera dira elementu more batekin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiten jarraitzearen garrantzia ikusarazteko keinu bateratuan.

Erabakiak hartzerakoan, emakumeak dira nagusi Osakidetzan, eta, gaur egun, zuzendaritza- lanpostuen % 68 betetzen dute

Osakidetzaren 2025-2028 Berdintasunerako II. Planak 115 ekintza zehatz jasotzen ditu diskriminazio-mota oro desagerrarazteko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa hartzeko, detekzio goiztiarra eta asistentziaren jarraitutasuna indartuz.
Plan berriaren helburua da kontziliazio-neurrien genero-arrakala gutxienez % 2 murriztea, gizonak zaintza-lanetan aktiboagoak izan daitezen sustatuta.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren esparruan eta Eusko Jaurlaritzaren lelopean, “Eman diezaiogun lekua Berdintasunari». «Jarrai dezagun emakumeen eskubideak esparru guztietara zabaltzen», Osasun Sailak eta Osakidetzak berretsi egiten dute erakundeek berdintasunarekiko duten konpromisoa. Langileen % 80 emakumeak dira eta % 20 gizonak. EAEko osasun publikoko erakundeak bere lehen ziklo estrategikoaren lorpenak aurkeztu ditu. Lorpen horien artean, nabarmentzekoa da emakumeek protagonismo handiagoa dutela erabakiak hartzeko orduan, eta gaur egun zuzendaritza-postuen % 68 betetzen dituzte. Etorkizunerako xedeen artean, 2025-2028 aldian aplikatu beharreko II. Berdintasun Planean ezarritakoez gain (115 ekintza zehatz ditu edozein diskriminazio-mota desagerrarazteko), Osakidetzak Sexu Jazarpenaren aurkako Protokoloa langile guztiei zabaltzea du helburu, bertako lan-ingurunea segurua dela bermatzeko.

Osakidetzak egiaztatu du aurrera egin daitekeela gertaera neurgarriei esker. 2021-2024 aldian, Osakidetzako Berdintasunerako I. Plana aplikatzeko aldian, erakundeak bere lehen plan estrategikoaren betetze globalaren % 75 lortu zuen. Mugarri nabarmenen artean dago ordainsari-arrakala murriztea, izan ere, 2021ean % 17 izatetik 2024an % 14 izatera igaro da. Gainera, aurrerapen esanguratsua lortu da emakumeek erabakiak hartzeko duten protagonismoari dagokionez: gaur egun, zuzendaritza-postuen % 68 betetzen dituzte emakumeek, eta 2021eko zifrak % 4 eta % 7 gainditzen dituzte, 2019arekin alderatuz gero.

II. Berdintasun Plana: Kultura-eraldaketarako espazio gehiago

2025-2028 aldi berrirako, Osakidetzak berdintasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, aurreratutakoa finkatzeaz gain, kultura-eraldaketan sakontzen duen arkitektura publiko sendo baten bidez. II. Planak 4 dimentsio eta 115 ekintza zehatz ditu, diskriminazio mota oro desagerraraztea xede.

Euskalitek jardinbide egoki gisa aitortzen duenez gero, etapa horren oinarrietako bat kudeaketa-eredua indartzea izango da, hau da, gobernantza-organoak eta berdintasuneko erreferenteen figurak indartzea. Horiek urteko lanaldiaren % 30eko dedikazioa izango dute, eta prestakuntza espezifikoa jasoko dute zerbitzu-erakunde guztietan, Planaren hedapena koordinatzeko. Era berean, Osakidetzaren helburua da langileen % 100ek ezagutzea Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko II. Plana zein Protokoloa, lan-ingurunea segurua dela bermatzeko. Portaera maxistarik, sexu-jazarpenik edo sexuan oinarritutako jazarpenik gertatuz gero, protokolo hau erreferentziazkoa da Osakidetzako langileentzat, prestakuntzan dauden langileentzat edo Osakidetzan zerbitzuak ematen dituzten kanpoko enpresentzat. Protokoloak aholkularitza konfidentzialerako zerbitzua ere badu. Zerbitzu horrek aholkularitza eta ikerketa eskaintzen du Osakidetzaren lan-ingurunean jokabide sexistengatiko ustezko diskriminazio-egoerak gertatzen direnean.

Osakidetzako Berdintasunerako II. Planaren gakoak:

  • Indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa: detekzio goiztiarra eta asistentziaren jarraitutasuna indartzearen bitartez.
  • Berdintasunari buruzko prestakuntza espezifikoa: Ahalegin handia egin da azken lau urteetan langile guztiei berdintasunaren, genero eta osasunaren eta indarkeria matxistaren arloko prestakuntza emateko, izan ere, hori funtsezkoa da osasun-arretan horren beharrezko dugun genero-ikuspegia txertatu ahal izateko.
  • Erantzukidetasuna: Plan berriaren helburua da kontziliazio-neurrien genero-arrakala gutxienez % 2 murriztea, gizonak zaintza-lanetan aktiboagoak izan daitezen sustatuta.
    Genero-ikuspegidun ikerketa: Genero-ikuspegi intersekzionala duten ikerketen kopurua % 4 handituko da, arreta sanitarioan alborapenik egon ez dadin.
  • Generoa eta Osasuna: ibilbide asistentzialetan genero-ikuspegi intersekzionala gehiago txertatzea

Plan hau aurrera doa Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako gune berrietara.