«Sustraiak, raíces perdidas» dokumentalak «Arrazakeriaren aurkako zinema» zikloaren edizio berri bat inauguratuko du

Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako Filmategiarekin elkarlanean aritu da aurten ere «Arrazakeriaren aurkako zinema» zikloa antolatzeko, martxoaren 21ean ospatzen den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Zikloa datorren asteazkenean, martxoak 11, hasiko da «Sustraiak, raíces perdidas» dokumentalaren emanaldiarekin.