Nafarroako Gobernuak 730.000 euro bideratuko ditu 2026an lan-eremuan zailtasun handienak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzetara, hala nola emakumeak, gazteak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, migratzaileak, desgaitasunen bat duten pertsonak edo bazterketa-arriskuan daudenak, Estatuko Enplegu Lege berriak jasotzen dituen lehentasunezko kolektibo guztiak barne. Gainera, 5.000 biztanletik beherako herrietan kontratazioak egitea eta emakumeek STEM lanpostuak (zientziarekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin eta matematikarekin lotutakoak) eskuratzea bultzatuko du.
Inicio
Albisteak-AN Nafarroako Gobernuak 730.000 euro bideratuko ditu 2026an laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa...



























