BreakOnStage 2026 Dantza urbanoen nazioarteko jaialdia

  • Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera.

Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik, 3vs3 breaking formatuan, hiru breakerrez osatutako taldeak elkarren aurka lehiatuko dira. Modalitate honetan Toulouse, Bartzelona, Iruñea, Vigo, Bilbo, Madril eta Venezuelako taldeek parte hartuko dute; fase desberdinetan lehiatuko dira finalera iritsi arte, eta finala Barakaldo Antzokian jokatuko da.

Breakdance 1vs1 Sub-18 modalitatean dinamika berbera izango da, baina kasu honetan norgehiagoka banakakoak izango dira eta 18 urtez azpikoei zuzenduta egongo dira. Gainera, breakdanceko ranking estatalerako puntuagarria den proba ofiziala izango da.

Sarrera doakoa izango da, eta aurkezleak, dinamizatzaileak eta DJak egongo dira

Barakaldo Antzokia, ikuskizun nagusia 19:00etatik 20:30etara

BreakOnStage 2026ko ekitaldi nagusia hiru ardatzen inguruan antolatuko da: dantza urbanoen finala (hiru kategoriatan banatuta), breakdance txapelketaren finala eta kultura urbanoko hainbat show.

Dantza urbanoetako sailkapen faseetan 98 taldek hartu dute parte, 1.000 gazte baino gehiagorekin, hiru txandatan banatuta. Prozesu honen ondoren, koreografia onenek final handian lehiatuko dira, hiru kategoriatan banatuta.

Haur kategorian, finalistak hauek dira: Ohanitas (Bilbo), Playground (Trapagaran) eta Bambooinos (Donostia). Junior mailan, Slipers (Durangaldea), Legacy Breath (Iruñea) eta Agatsu (Gasteiz) lehiatuko dira. Absolutu kategorian, berriz, hiru finalistak Bilbokoak dira: Elektrokat, Factoritos eta Mauloa.

Gainera, ekitaldiak dantza urbanoekin lotutako diziplina desberdinetako hiru ikuskizun labur izango ditu: Legacy (Bartzelona–Venezuela), Terminal 21 (Vigo–Zaragoza) eta Team Rockers (Iruñea). Hauek guztiek aniztasuna emango diote ikuskizunari.

Era berean, breakdance finalak jokatuko dira, Herriko Plazan jokatutako aurreko txandetatik sailkatutako parte-hartzaileekin, 1vs1 Sub-18 eta 3vs3 kategorietan.

Barakaldo Antzokiko ikuskizunerako sarrerak salgai daude 12 €-tan, eta 9 €-tan Kutxabank txartelekin.

BreakOnStage Logela Multimedia eta Barakaldoko Udalak antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Kutxabanken eta Barakaldo Antzokiaren laguntzarekin.

Informazio gehiago www.breakonstage.com edo [email protected]