Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko pertsonen zerrenda eratzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzen duten ebazpenak.