Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan esku hartzen duten erakundeentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko diru-laguntzaren deialdia baimendu du, migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan (joan den ostegunean aktibatua) esku hartzen ari diren erakundeei zuzenduta. Hain zuzen ere, erakunde sindikalentzako eta Atzerritartasun Laguntzaileen Erregistro Elektronikoan inskribatutako irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako diru-laguntzak dira, eta horien helburua da administrazio-erregularizaziorako eskaera egiten ari diren pertsonei ematen dieten arreta espezifikotik eratorritako langile- eta funtzionamendu-gastuak finantzatzea.