Hezkuntza Departamentuak, eskola-garraioari dagokionean, familiei zuzendutako banakako laguntzen %6,5eko igoera egitea onartu du 2026/2027 ikasturteari begira.
Duela gutxi, Departamentuak 2026/2027 ikasturtean eskola-garraioko zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendurako jarraibideak onartu ditu. Jarraibide horien arabera, familiei zuzendutako laguntzen zenbatekoak %6,5 igoko dira, Nafarroan 2023tik 2025era KPIk izandako aldaketa kontuan hartuta.




























