Maiatza oso hilabete beroa izan da

Maiatza oso hilabete beroa izan da, batez besteko tenperatura-balioak 1-2ºC-tan gaindituz. Maiatzaren 27tik 29ra 35ºC-ko muga gainditu zen ia Nafarroa osoan, eta nabarmentzekoa da maiatzaren 22an Kantauri isurialdean izandako tenperatura maximoa. Etxalar, Goñi eta Azanza izan dira batez besteko balioetatik gehien urrundu diren estazioak, 3ºC inguru gehiagorekin.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero argitaratzen duen iruzkin meteorologikoak jasotzen duen bezala, urtegietan biltegiratutako ura apirileko %84tik azken hilabeteko %88ra igo da. Horretan eragina izan dute maiatzaren 2ko eta 4ko eurite handiek, 10 minutuan 5mm baino gehiago botaz. Nabarmentzekoa da prezipitazio handieneko efemeridea urteko bosgarren hilabeteko 24 orduetan gainditu zela Olagueko estazioan.