Nafarroako Gobernuak “nahigabe eta atsekabe handia” adierazi du Foruzaingoaren Esku-hartze Unitateko bost agente hil direlako Elgoibarren gertatutako trafiko-istripu batean

Nafarroako Gobernuak bere doluminak adierazi ditu Foruzaingoaren bost agente Elgoibarren (Gipuzkoa) AP-8 autobidean izandako trafiko-istripuan hil direlako. Foruzainak Esku-hartzeko unitateko kideak ziren, eta Ertzaintzaren Iurretako (Bizkaia) basera zihoazen praktikak egitera, baina furgonetak zisterna-kamioi baten aurka talka egin du 9:15 aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.