Gorroto-diskurtsoei aurre egitea eta pentsamendu kritikoa sortzea gai nagusiak izango dira Nafarroako Gazteriaren Institutuaren, NUPen eta GGKEen Koordinakundearen Udako ikastaroetan

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) gizarte inklusiboa eta demokratikoa sustatzeko konpromisoa berretsi du, “Gorroto-diskurtsoak eta hezkuntza kritikoa” prestakuntza bultzatu baitu Nafarroako GGKEen Koordinakundearen eskutik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatutako Udako ikastaroen barruan.