Gobernuak 16,9 milioi eurorekin finantzatu ditu Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak eta Curriculum Egokituko Programak ematen dituzten zazpi erakunderekin sinatutako hitzarmenak

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 16.907.342,80 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa baimendu du, Hezkuntza Departamentuak Foru Komunitateko irabazi asmorik gabeko zazpi erakunderekin sinatutako hitzarmenak finantzatzeko. Erakunde horiek Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak eta Curriculum Egokituko Programak emango dituzte datozen lau ikasturteetan (2026 / 2027, 2027 / 2028, 2028 / 2029 eta 2029 / 2030).