Industriari eta Enpresa Sustapenari buruzko Foru Lege berria eztabaidatuko dute Parlamentuan, Nafarroako Gobernuak onartu eta gero

Goru Gobernuak, gaurko bilkuran, Industriari eta Enpresa Sustapenari buruzko Foru Legearen proiektua onartzea eta Nafarroako Parlamentura eramatea erabaki du, han eztabaidatu dezaten. Hain zuzen ere, lege-proiektu honetan 300 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta guztira 850 proposamen egin dituzte. Beraz, Nafarroan bultzaturiko arau-prozesu parte-hartzaileenetako bat da.