Kaikuak egiten dituen Ion Dufurrenaren lana, ekainaren 15ean zozketatuko den ONCE kupoiaren irudia

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujok eta Merkataritza eta Kontsumoko zuzendaria den Pablo Ezcurrak ONCEren kupoiaren aurkezpenean hartu dute parte gaur goizean. Kupoia ‘Eskuz egindako  artea’ seriekoa da, eta bost milioi kupoi aterako dira. Aurkezpena Ion Dufurrena kaikugilearen tailerrean bertan egin da, Erratzuko Iriarteko Borda jaiotetxean.