Chivite Lehendakaria lankidetza publiko-pribatuaren alde agertu da, Nafarroa nazioartean egotea indartzeko bide gisa

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialeko Batzorde Exekutiboko kideekin bildu da astearte honetan, eta lankidetza publiko-pribatua defendatu du, Komunitateak nazioartean duen presentzia indartzeko bide gisa. “Nafarroa punta-puntakoa da, baina gure tamainak elkar ulertzera eta lankidetzan aritzera behartzen gaitu, mundu-mailan lehiakorrak izan nahi badugu”, hausnartu du Chivitek; era berean, “enpresen, jarduera-sektoreen eta langileen eta enpresarien artean elkarrizketa sozialaren bidez lankidetzan aritzeko beharra” nabarmendu du.