Imanol Pradales Lehendakariak amaiera eman dio gaur arratsaldean Ezagutzaren Mugak sarien XVIII. edizioari. Bere diskurtsoan, Lehendakariak saritutako hamabi pertsonak zoriondu ditu, «gizateriaren aurrerabideari egindako ekarpen bikainagatik». Ildo horretan, Imanol Pradalesek gogorarazi du gaur egun mundu kohesionatuagoa izatea eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuago egotea posible dela saridun horien lanari esker. Gainera, lan hori euskal herriaren oinarri diren zutabeekin bat dator. «Guretzat, euskal herriarentzat, zientzia, filosofia eta arteak humanismoaren eta pertsonak erdigunean jartzen dituen gizarte-eredu baten zutabeak dira», adierazi du amaitzeko Lehendakariak.
Inicio
Albisteak-AN Imanol Pradales Lehendakariak Ezagutzaren Mugak sarien XVIII. edizioari amaiera eman dio




























