Nafarroak Shenzhenen aztertu ditu AAren, robotikaren eta bioteknologia aurreratuaren aplikazio berriak, etorkizuneko zerbitzuak eta irtenbideak markatuko baitituzte

Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilaria den Javier Remirezek lan-agenda bat abian jarri du astelehen honetan Shenzhenen (Txina), Nafarroako gaitasun teknologiko eta zientifikoen eta nazioarteko berrikuntza-ekosistema batzuen artean loturak ezartzeko, Adimen Artifiziala (AA), robotika aurreratua eta biologia sintetikoaren inguruko teknologia berriak bezalako arloetan.