Osasun Departamentuak osasun alerta gorriari eutsi dio Nafarroan, gutxienez ostegunera arte, tenperatura altuengatik

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) ohartarazi du arreta handiz jokatu behar dela, batez ere zaurgarritasun handiena duten pertsonek, tenperatura altuengatik osasun alerta gorria ostegunera arte gutxienez luzatuko delako. “Foru Komunitateak zenbait egun daramatza bero handiko lanaldiak kateatzen aklimatazio txikiko une batean – ekainean gaude, udako lehen bero boladan –, eta horrek arriskua dakar herritarren osasunerako, adinekoentzat eta/edo arrisku faktoreak dituztenentzat”, ohartarazi du Mª Ángeles Nuin NOPLOIko zuzendari kudeatzaileak.