Hondarribiko Udalak 2026ko kultura arloko dirulaguntzen deialdia zabaldu du

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 16tik uztailaren 16ra (biak barne) egongo da irekita.

Deialdia lehia bidezko araubidean egingo da, eta guztira 43.440 euro bideratuko dira laguntza hauetara.

Dirulaguntzak Hondarribian errotuta dauden irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko eta juridikoei zuzenduta daude. Era berean, salbuespen gisa, Hondarribitik kanpoko erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta beren jardueraren zati garrantzitsu bat udalerrian garatzen badute edo herriarentzat interesgarritzat jotzen bada.

Informazio guztia, eskaera-orria eta oinarriak esteka honetan daude eskuragarri.