Nafarroak liburutegi publiko espezializatu bat du Ingurumeneko Informazio eta Dokumentazio Zentroen Sarearen barruan

Iruñeko González Tablas kaleko 9. zenbakian liburutegi publiko bat dago 2010az geroztik. Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Publikoen Sareko zentro espezializatuetako bat da, eta ingurumenari, florari, faunari, paisaiari, nekazaritzari edo abeltzaintzari buruzko ia 9.000 titulu ditu. Literatura zientifikoko liburuak dira gehienak, nahiz eta gaiari lotutako haurrentzako edo fikziozko tituluak ere badituzten. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko liburutegia da.