Euskal erakundeek baliabide gehiago bidaliko dituzte Madrilgo, Avilako eta Toledoko suteen gunera

Euskal erakundeek Madrilgo, Avilako eta Toledoko suteak itzaltzeko lanetan laguntzeko baliabideen eskaera berria jaso dute gaur. Larrialdien Jarraipen eta Koordinaziorako Zentro Nazionalak (CENEM) egin du eskaera, eta, aztertu ondoren, Bilboko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabide materialak eta giza baliabideak bidaliko dituzte lan horietan laguntzeko.

Dotazioen laburpena:

 

ERREKURTSOA KOPURUA
CHARLIE  1 motako itzaltze ibilgailuak ( gaitasuna: 5.500 l eta 9.000 l) 6
CHARLIE 2 motako itzaltze ibilgailuak (gaitasuna: 3.500 l) 2
Aginteko, laguntzako eta logistikako 4×4 ibilgailu arinak 10
Ibilgaluak guztira 18

Baliabideen laburpena:

 

MAILA KOPURUA
Ofizialak/Ikuskatzaileak 3
Sarjentuak 3
Kaboak 5
Suhitzaileak 29-31
Guztira 40-42

Baliabide horiek Bizkaiko Foru Aldundiak asteburu honetan agindu dituenei gehitu behar zaizkie. Aurreikuspenen arabera, euskal erakundeek bidalitako baliabideak bihar eguerditik aurrera iritsiko dira Navalcarnero eta inguru horretan 72 orduz egongo dira, aldaketa operatibo posibleen eraginpean betiere.

Oraingoz, suteak itzaltzeko lanetara bideratzen diren baliabideak Aginte Postu Aurreratua datozen orduetan non egongo den jakiteko zain daude.