Nafarroako Gobernuak 6,4 milioiko gastua baimendu du 2031ra arte garraio egokitu eta lagunduaren zerbitzua bermatzeko

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaur Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileari 2031ra arte Foru Komunitatean garraio egokituaren eta lagunduaren zerbitzua bermatuko duen kontratu berri bat egiteko. Helburu horrekin berarekin, 6.483.614,47 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa baimendu du, kontratuaren indarraldiko lehen urterako 1,1 milioiko hasierako aurrekontua eta balizko lau luzapenak barne.