Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 27. edizioa pasa den igandean amaitu zen, eta ezin hobea da balantzea, azken urteotako ikusle kopuru handiena hurbildu baita, hainbeste, ezen jaialdiaren oraintsuko historiako onena izan baitaiteke. 9000 ikuslek baino gehiagok gozatu dute jaialdiaren programazioaz, eta sarrerak agortu dira La Cavako hainbat emanalditan, hala nola Las gratitudes, Leonora, Mujeres que cantan tras el balcon eta Niebla ikuskizunetan. Gainera, sold outa jarri dute Olaia Inziartek Errege Jauregian emandako kontzertuan eta Nuur eta Yo bailo ikuskizunek Frantziskotarren elizan. Halaber, kaleko emanaldi guztietan jendez lepo izan dira plazak eta kaleak.
Inicio
Albisteak-AN Amaitu da Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 27. edizioa, eta 9000 ikusletik gora izan...





























