Nafarroako Gobernuak enpresa digitala sustatzeko laguntzen deialdi berri bat onartu du, 1,7 milioikoa

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 1,7 milioi euroko dirulaguntza deialdi berri bat baimendu du enpresa digitala sustatzeko, hau da, iaz baino %17 gehiago. Nafarroako enpresa-sarearen trantsizio digitala bultzatzeko sortutako dirulaguntzak dira, autonomoei, merkataritza-sozietateei, kooperatibei, fundazioei, elkarteei eta nortasun juridikoa duten edo ez duten sozietate zibilei zuzenduak.