Arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua osatzeko deialdia zabaldu du Hondarribiko Udalak

Proiektuaren baitan, arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua argitaratuko dira, eta, gainera, bisita gidatuak ere antolatuko dira.

Ortzi Alonso kultura zinegotziaren arabera, “helburua da Hondarribiko sormen-ekosistema ikusgarri egitea, arte espazioen presentzia indartzea eta herritarrei zein bisitariei informazio eguneratua eskaintzea”.

Arte guneek honako datuak bidali beharko dituzte martxoaren 30a baino lehen:

  • Espazioaren izena
  • Argazki bat (kanpoaldekoa, barrualdekoa edo logoa)
  • Helbidea
  • Arduradunaren izena
  • Kontaktua (emaila eta telefonoa)
  • Webgunea (badagoen kasuan)
  • Sare sozialak
  • Espazioaren deskribapen laburra (5–10 lerro: zer eskaintzen duzuen, jarduerak, ordutegiak…)
  • Zerbitzu osagarriak (tailerra, erakusketa-aretoa, bisita gidatuak, tailerrak, denda…)

Halaber, baimen-orria sinatuta bidali beharko da, datuak eta irudiak webgunean eta proiektuarekin lotutako euskarrietan argitaratzeko baimena emateko. Dokumentuak eta baimen-orria [email protected] helbidera bidali behar dira.