Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen ditu Karlos III .aren eta Leonor Gaztelakoaren hilobia eta Karlos II .aren bihotzeko kutxa eta haren edukia

Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, bi erabaki hartu ditu Kultura Intereseko Ondasun (BIC) higigarri deklaratzeko Karlos III .aren eta Leonor Gaztelakoaren hilobia, Iruñeko Katedraleko Kabildoaren titulartasunekoa, eta Karlos II .aren bihotzeko kutxa eta haren edukia, Uxueko Santa Maria parrokiarena. Neurria obra horien «kalitatean eta berezitasunean» oinarritzen da, eta babesteko eta kontserbatzeko ahalik eta arreta handiena bermatu behar da.