Nafarroako Gobernuak 50.000 euro inbertituko ditu Europako politiken ezagutza sustatzeko Nafarroako herritarren artean

Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen deialdi berri bat argitaratu du astelehen honetan, Europako estrategiak eta politikak Foru Komunitateko herritarren artean zabaltzeko, 50.000 euroko inbertsioarekin. Zehazki, dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko enpresa eta erakundeei zuzenduta daude, eta helburua Europar Batasunean lehentasunezko politika eta estrategiei buruzko informazioa zabaltzea da.