Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, suhiltzaile-lanposturako 42 plaza oposizio bidez hornitzeko deialdia argitaratu du (C maila). Horietatik 21 txanda irekikoak izango dira eta gainerako 21ak sustapenekoak. Izangaiek telematikoki izena eman ahal izango dute izapideen fitxaren bidez, bihartik, martxoaren 25etik, apirilaren 13ra arte, bi egunak barne.






























