Chivite kontseilariak Nafarroako AHTren Aldeko Plataformarekin erakundeen arteko lankidetza baloratu du, eta «AHTren obrek inoiz aurretik ez dute erritmo horretan aurrera egin Foru Komunitatean», defendatu du

Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivitek, Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendari nagusi Berta Mirandak, Atlantikoko Korridoreko komisionatu José Antonio Sebastianek, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko presidente Manuel Piquerrek eta CENeko idazkari nagusi Carlos Fernández Valdiviesok parte hartu dute gaur AHTren Aldeko Plataformaren osoko bilkuran, erakundearen lehen urteurrena dela eta.