Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin dio Ximena Rincón Txileko Energia ministroari

Imanol Pradales Lehendakariak Ximena Rincón Txileko Energia ministroa hartu du gaur goizean Ajuria Enean. Bileran parte hartu dute, halaber, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak eta Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiak.