Hezkuntzak 7,3 milioira bitarte igo du itunpeko sarean premia bereziak dituzten ikasle behartsuei arreta bermatzeko aurrekontua

Hezkuntzak 7,3 milioira bitarte igo du itunpeko sarean premia bereziak dituzten ikasle behartsuei arreta bermatzeko aurrekontua 2026 / 2027 ikasturterako aurrekontua %6,4 handitu da iaztik eta %66 2019az geroztik Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 7.309.398,13 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzeko baimena eman du, 2026 / 2027 ikasturtean hezkuntza-premia espezifikoak dituzten edo egoera soziokultural edo sozioekonomiko ahulean aurkitzen diren ikasleei arreta egokia emateko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak bermatzeko itunpeko sareko ikastetxeetan.