Nafarroako 200 startup eta enpresa baino gehiago eskualde arteko Tech FabLab proiektuaren onuradun izan dira Industria Departamentuaren laguntzarekin, eta proiektuari amaiera eman zaio

Eskualde arteko Tech FabLab proiektuan parte hartu du Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Errioxako (koordinatzaile gisa), Kantabriako, Valentziako, Aragoiko eta Kataluniako erkidegoekin batera. Proiektuari gaur eman zaio amaiera Santanderren egin den ‘Start In. Cantabria Summit’ ekitaldian.