Maiatzean Nafarroako Foru Ogasunak 2.103 milioi euro bildu zituen metatuta

Nafarroako Foru Ogasunak 2.103,8 milioi euroko bilketa metatuarekin itxi zuen maiatza. 2025eko maiatzean 1.923,9 milioi euro sartu ziren, eta urte arteko %9,3ko igoera izan da. Datu hori bilketa osoan %4,9 gehiago izatearen eta itzulketak %5,1 murriztearen emaitza da.