KWD enpresak Nafarroako ibilgailu elektrikoaren sektorean 40 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo duela nabarmendu du Chivite Lehendakariak

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Orikoienen dagoen KWD Automotive enpresako ordezkariekin bildu da astelehen honetan, eta konpainiak Nafarroan ibilgailu elektrikoetarako osagaien fabrikazioa bultzatzeko egingo duen 40 milioitik gorako inbertsioa nabarmendu du. Lehendakariak adierazitakoaren arabera, inbertsioa “%100 Nafarroakoak diren fabrikazio-lerroekin eta %80 baino gehiagoko tokiko estanpazio-lerroekin” gauzatu da; horrek, beraz, Foru Komunitateko “balio industrialeko kateak” indartzen ditu.