Hona hemen, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburu Nerea Melgosak, Ceutako krisialdia dela eta gaur eskainitako adierazpenak, euskaraz:
Kezkatu egiten nau salbuespenezko egoera bat normalizatzeak: adingabeak beren familietatik urrun eta mila kilometro baino gehiagora eramanda, inolako errotzerik gabe.
Edozein eratorri aurretik, bide guztiak agortu behar dira beren familiak aurkitzeko, bateratzea baloratzeko eta adingabearen interes gorena bermatzeko. Estatuaren lehenengo betebeharra ez da adingabeak banatzea, baizik eta bere erantzukizunak betetzea, eta, beraz, BEREN FAMILIEKIN ITZULTZEKO BIDEAK AGORTZEA.
Euskadik erakutsi du haurren babesarekin eta migrazio ordenatu, erregular eta gizatiarrarekin duen konpromisoa, nahiz eta bere babes-sistemak ohiko ahalmenaren gainetik lan egiten duen.
Erakundeen arteko lankidetzak leialtasuna, plangintza eta eskumen-errespetua eskatzen ditu. Ez dago alde bakarreko erabakirik hartzerik: edozein eratorpen Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiekin adostu behar da, espediente osoak, finantzaketa nahikoa eta berme guztiak izan behar dira.
Euskadik erantzukizunez jokatzen jarraituko du, eta gero eta konplexuagoa den migrazio-errealitatea kudeatzeko gaitasun politiko berriak defendatzen.






























