Los exalumnos de Magale Ikastetxea, “orgullosos”

El nuevo proyecto educativo de Urnieta (fusión entre Salesianos sin la FP y Presentación de María) cuenta con cientos de exalumnos que han pasado por sus intalaciones durante los más de 50 años de trayectoría. Cercanía, calidad y buen ambiente son tres de los calificativos más repetidos entre los entrevistados. Hemos recogido varios testimonios desde sus comienzos.

Joxe Ramon Jauregi (1970-1977)

“Aterricé en en Salesianos Urnieta en 1970. Era un colegio nuevo y por supuesto, solo para chicos. Guardo muy buenos recuerdos; sobre todo desde la llegada de Iñaki Iruin. Mis hijos también han estudiado en Magale-Salesianos. Se trabaja mucho para ofrecer una educación de calidad y tanto en el terreno académico como en el personal se consigue lo mejor.”

Arantxa Mercader (1971)

Tenía 3 años cuando entré en la Escuela Infantil y estuve en el colegio hasta 8º de EGB.¡Qué tiempos! Como anécdota, recuerdo que en antes de irnos de vacaciones de Navidad, Semana Santa y verano, los alumnos llevábamos de casa unos trapos viejos para limpiar la clase. En cuanto al profesorado, en esos años, la mayoría de las profesoras eran monjas, de las que guardo un gran recuerdo. En la actualidad, trabajo en una entidad bancaria como responsable de una oficina.

Jose Manuel Peña (1982-1983)

“Estuve en Salesianos estudiando Electricidad. Fueron unos años muy buenos; tuve muy buena relación tanto con los profesores como los compañeros . Recuerdo especialmente la Semana Cultural Don Bosco; juegos en los recreos, campeonato de tortilla de patata… Y lo más importante, me formaron muy bien; siempre he trabajado en lo que estudié.”

Iñigo Andres (1987)

Han pasado unos años desde que estudié en el colegio, pero me vienen recuerdos muy bonitos. Las risas del comedor, los partidos de fútbol en el recreo … Entre todas las anécdotas,  recuerdo que utilizábamos partes de detergente que nosotros mismos creábamamos para jugar a cesta punta en las sesiones de Educación Física con Martín. Mi relación con los profesores fue muy positiva. Actualmente estoy trabajando en Dubai para una empresa vasca. Es muy diferentes,, pero creo que es un lugar fácil para vivir. Llevo aquí más de seis años y echo de menos muchas cosas. Sobre todo la comida de la ama.

Cesar Otamendi (1988-1993)

“Realicé los estudios de Formación Profesional, concretamente de Electrónica. Fueron años muy buenos; la primera media hora antes de comenzar las clases solíamos juntarnos en el teatro para ver documentales o comentar temas interesantes o de actualidad. Aunque hoy en día resulta raro, todos éramos chicos; muchos además, internos. Tuve muy buena relación con los profesores; siempre estaban dispuestos a ayudar. Además de darnos formación ténica nos formaban en el ámbito personal. Lo que aprendí me ayudo mucho en el mundo laboral; salí muy “completo” eta estoy muy contento en mi trabajo (como hidraulico en la empresa Oilgear de Hernani.”

Ivan Ramos de Lera (1990)

Llegué al colegio en 4º de Primaria. Tanto los compañeros como los profesores me recibieron como otro miembro de la familia. Recuerdo con mucho cariño  las danzas vascas, el ajedrez, la tamborrada y las salidas con las familias a final de curso. Como anécdota, me acuerdo que en mi primer año tenía a Martín como tutor y que teníamos una rana  como mascota. En la actualidad, estoy trabajando en un laboratorio de calidad en una fábrica de Urnieta y los fines de  semana como voluntario en el grupo de ocio Bosko Anitz.

Leire Iriberri (1995)

Los amigos que hice en la Escuela Infantil son mis amigos más íntimos hoy en día; esto no hubiera sido posible sin pasar por el ahora Magale Iakstetxea. Recuerdo con cariño los juegos que creábamos con piedras y mucha  imaginación y las sesiones de salto a la comba. En cuanto al profesorado, recuerdo su cercanía y alegría. Hoy en día, estoy estudiando un Máster en Enseñanza Secundaria y Formación Profesional.

Miren Goikoetxea (1995)

Mirando hacia atrás, solo me vienen a la cabeza buenos momentos. Cuántas carcajadas, cuántas vivencias… Todas las guardo en mi corazón. Los amigos que hice en el colegio  siguen siendo mis amigos hoy en día. Respecto a los profesores, tuve una muy  buena relación con ellos. Hoy en día, trabajo en un gimnasio como entrenadora y en una empresa de seguros médicos como diseñadora de ejercicios físicos.

Sandra Gibaja (1996-1997 eta 2001-2002)

“Estudié la ESO en el actual Magale Ikastetxea y guardo muy buenos recuerdos. Como anécdota, recuerdo que cuando yo llegué, hacía pocos años que había chicas y por tanto, se nos veía como a un pequeño rebaño. Éramos 21 chicas y 500 chicos. Hoy en día esa cifra se ha equilibrado. Me formaron muy bien.”

Mikel Lasa (2001-2006 eta 2008-2009)

“Estudié la ESO, FP1 y FP2 en Salesianos”. Guardo muy buenos recuerdos; teníamos una cercana relación con los profesores, siempre dispuestos a ayudar. En el terreno profesional, salí muy bien preparado; primero empecé a trabajar nada más terminar el ciclo de Grado Medio. Posteriormente, volví a Salesianos a hacer un ciclo de Grado Superior. Actualmente tengo mi propia empresa; IPARSAT, del ámbito de las telecomunicaciones.”

Oihane Ramirez (1999-2009)

“Estuve varios años en colegio; la ESO, el Bachillerado y dos ciclos de Grado Superior (robótica y electrotécnica). Fueron años muy buenos con un ambiente inmejorable. Prevalece el ambiente familiar; sobre todo, en la Formación Profesional. Pero en general, creo que es ejemplar la cercanía de los profeores durante todas las etapas. Actualmente trabajo en una empresa de electrónica; llevo 11 años allí y estoy muy contenta. Obtuve una buena formación pero es en el trabajo donde se aprende “a trabajar”.”

Pablo Zurdo (2001-2011)

“Realicé estudios de la ESO, Bachillerato y Grado Superior (Robótica y Electrotécnica). Pasé unos momentos maravillosos allí. Recuerdo que cuando estaba en Bachillerato, hicimos un viaje a Portugal y durante nuestra estancia en Lisboa, mientras jugábamos a la orilla del “Tajo” un compañero se resbaló y cayó al agua. La formación que recibí fue de calidad. Empecé a trabajar en una empresa de mantenimiento pero durante los últimos seis años estoy en Danobat Group. Viajo mucho al extranjero y quizá por eso, para mí fue muy importante haber tenido la oportunidad de una beca Erasmus.”

Ikasle ohiak “harro” Magale Ikastetxean ikasi izanaz

Kalitatezko formazioa, giro “aparta” eta irakasleekiko gertutasun harremana azpimarratu dituzte elkarrizketatutako ikasle ohi gehienek. Hemen uzten ditugu, kronologikoki aztertuta, horietako batzuk.

Joxe Ramon Jauregi (1970-1977)

1970. urtean iritsi nintzen Urnietako Salestarren ikastetxera. Garai hartan nahiko ikastetxe berria zen eta noski, gizonentzat bakarrik. Oso oroitzapen politak gordetzen ditut; batez ere Iñaki Iruin etorri zenetik. Nire seme-alabak ere ikastetxe honetan ikasi dute, noski. Lan asko egiten da kalitatezko ikaskuntza emateko eta baita arlo pertsonalean ahalik eta garapenik onena lortzeko. Han ikasitakoa oso baliagarria izan da bizitza guztirako, bai teknikoki eta baita pertsonalki ere”.

Arantxa Mercader (1971-1984)

A zer garaiak haiek! Anekdota bezala, gogoratzen dut Gabonak, Aste Santua eta udako oporraldien aurretik, ikasleok etxetik trapu zahar batzuk eramaten genituela gela garbitu eta txukuntzeko. Irakasleei dagokienez, urte horietan , irakasle gehienak monjak ziren, baina ezin utzi pasatzen Marisol, Elena eta Aida andereñoak. Martin urte batzuk beranduago iritsi zen ikastetxera. A zer pena! Imajinatu nire seme-alaben matematikako irakaslea nire irakaslea ere izan balitz … Gaur egun, banketxe batean egiten dut lan bulego bateko arduradun bezala”.

Jose Manuel Peña (1982-1983)

Elektrizitate ikasketak egitera joan nintzen Salestarretara. Oso urte onak izan ziren; ikaskideekin eta irakasleekin oso harreman ona neukan. On Bosko Kultur Astea gogoratzen dut bereziki, jolasak, patata tortila txapelketa eta abar egiten genituen giro aparta sustatuz. Eta garrantzitsuena, oso formazio ona eman zidaten; beti izan dut lana eta ikasi nuenaren ingurukoa”.

Iñigo Andrés (1987)

Urte batzuk pasa dira eskolan ikasi nuenetik, baina oroitzapen oso politak etortzen zaizkit burura. Jangelako barre algarak, jolas orduko futbol partidak… Anekdota guztien artean bat datorkit burura: Martinekin Gorputz Hezkuntzako saioetan guk geuk egindako zesta puntak erabiltzen genituela. Irakasleekin izan nuen harremana oso positiboa zen. Momentu honetan Dubaien ari naiz lanean Euskadiko enpresa batentzat. Soberan dago esatea leku ezberdina dela, baina nire ustez bizitzeko leku erraza da; 6 urte daramatzat hemen”.

Cesar Otamendi (1988-1993)

Lanbide Heziketako elektronika ikasketak egitera joan nintzen Salestar ikastetxera. Oso gustura pasatako urteak izan ziren; eskolak hasi aurretik, lehenengo ordu erdia antzokian igarotzen genuen interesezko gaien gaineko dokumentalak eta halakoak ikusiz. Gaur egun arraroa bada ere, garai hartan guztiok mutilak ginen; asko interno zeuden, gainera. Irakasleekin oso harreman ona izan genuen; begi laguntzeko prest. Heziketa teknikoa emateaz gain, arlo pertsonalean lagungarri genituen gauzak irakasten zizkiguten; urte batean, Delirium Tremens musika taldea etorri zen eta guretzat ikaragarria izan zen. Oraindik halako ekintzak egiten dituzte. Jasotako formazioak asko lagundu dit gaur egungo nire lanbidean; oso “konpleto” atera nintzen eta oso gustura nabil lanean (hidrauliko bezala Hernaniko Oilgear lantegian).”

Ivan Ramos de Lera (1990)

Ikastetxera LH-ko 4. mailan iritsi nintzen. Ikaskideek nahiz irakasleek berehala hartu ninduten familiako beste kide baten moduan. Oroitzapenen artean, euskal dantzak, xakea, danborrada eta ikasturte amaierako familien irteerak oroitzen ditut. Anekdota moduan gogoan dut, nire lehenengo urtean, Martin tutore bezala nuenean, klasean maskota moduan igela bat izan genuela. Irakasleei dagokienez, oso goxo hartu ninduten. Gaur egun, astean zehar Urnietako lantegi bateko kalitateko laborategian aritzen naiz eta aste bukaeretan Bosko Anitz aisialdi taldean koordinazio lanetan boluntario.”

Leire Iriberri (1995)

Haur eskolan egin nituen lagunak dira nire egungo gertuko lagunak, eta hauek ez lirateke berdinak izango nire bizitzako lehen urte horiek beste nonbait eman banitu. Jolas garaiko harritxoekin eta gure imajinazioarekin sortzen genituen jolasak, bazkal ondorengo soka salto saioak eta beste hainbat oroitzapen goxotasunez gogoratzen ditut. Bertan mila istorio eta anekdota bizi genituen, baina bereziki Zuatzan izandako bat dut gogoan, ikasle batek irakasle batekin erbi bat harrapatzeko apustua egin zuenean. Irakasleak gertukoak eta alaiak zirela oroitzen dut. Gaur egun, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Irakaskuntza Masterra egiten nabil.”

Miren Goikoetxea (1995)

Atzera begira jarriaz momentu onak besterik ez datoz nire  burura. Zenbat algara, zenbat bizipen… guztiak nire bihotzean gordeak. Ez da ikastetxe soil bat izan nire bizitzan, oraindik haur hezkuntzako lagunek nire benetako lagun izaten jarraitzen dutelako. Irakasleez hitz egiterakoan, harreman bikaina izan nuen; oso gustura aritu nintzen beraiekin. Gaur egun, bi lanetan ari naiz; gimnasio batean ariketa fisikoaren entrenatzaile eta enpresa batean ariketa fisikoaren diseinatzaile.

Sandra Gibaja (1996-1997 eta 2001-2002)

DBHko ikasketak egin nituen Salestarretan eta oso oroitzapen onak gordetzen ditut. Anekdota moduan, gogoan dut urte gutxi zirela ikastetxean neskak hasi zirela eta beraz, artalde baten moduan ikusten zitzaigun; 21 neska eta 500 mutil. Gaur egun zifra orekatu da. Jaso nuen formazioa ona izan zen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak amaituta merkataritza arloko ziklo bat egitera joan nintzen beste ikastetxe batera.”

Mikel Lasa (2001-2006 eta 2008-2009)

DBH, FP1 eta FP2 ikasketak egin ditut Urnietako Salestarretan. Oso oroitzapen onak dauzkat; irakasleekiko harreman ona geneukan, beti laguntzeko eta aholkuak emateko prest zeuden. Maila profesionalean oso ondo prestatuta atera nintzen; lehenengo, egin nuen Erdi Mailako zikloarekin hasi nintzen lanean. Ondoren, Goi Mailakoa egin nuen eta gaur egun nire enpresa daukat; IPARSAT telekomunikazio arlokoa.”

Oihane Ramirez (1999-2009)

DBH, Batxilergoa eta Goi Mailako bi ziklo egin nituen ikastetxean (robotika eta elektroteknika). Oso urte onak izan ziren, giro apartarekin. Familia giroa zen nagusi, batez ere Lanbide Heziketan. Baina, orokorrean, urte guztietan zehar irakasleen gertutasuna eredutzat jo dezaket. Gaur egun elektronikako enpresa batean egiten dut lan, 11 urte daramatzat bertan eta oso gustura nago. Formazio ona jaso nuen, baina benetan lanean hasitakoan ikasten da “lan egiten”.“

Pablo Zurdo (2001-2011)

Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Goi Mailako robotika eta elektroteknika ikasketak egin nituen ikastetxean. Momentu ederrak igaro nituen bertan. Gogoan dut, Batxilergoan nengoela, Portugalera bidaia bat egin genuela eta Lisboan geundela, Tajo ibai ondoan “jolasean” ari ginela, ikaskide bat irristatu eta uretara erori zen. Irakasleen gainean asko gogoratzen dut bai gelan eta baita gelatik kanpo ere laguntzeko prest agertzen zirela beti. Jasotako formazioa oso ona izan zen; mantentze arloan hasi nintzen lanean. Azken sei urteetan Danobat Group enpresan ari naiz lanean; oso gustura nago, Erasmus bekak ere lagundu zidan formazioa borobiltzen. Izan ere, gaur egun asko bidaiatzen dut atzerrira lanera.”