Igande honetan N-164 errepidea erabat itxiko da Usurbilen garbiketa-lanak egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, datorren larunbat goizean N-121-A errepidea irekiko dute Intxaurreta eta Gurutze arteko lotuneen artean.

Bestalde, N-634 errepidean, Usurbil parean, egonkortze-lanen ezpondan altuera handiko garbiketa-lanak egin behar direnez, errepidea erabat moztu beharko da Troiako elkargunetik Txiki Erdi auzoko elkarguneraino. Desbideratze alternatiboa Zubietako bidetik edo Troiako bidetik egingo da.
Errepidea erabat itxita egongo da 2021eko urtarrilaren 31n, igandean, 08:00etan, eta egun berean, 17:30ean, amaituko da. Afekzio horren ondoren, erreiaren mozketari eutsiko zaio, eta txandaka emango zaie bidea ibilgailuei.